XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sasoiko landareak Lore sailetako landare sasoikoak bere haziera garaia badute; ia denak negutegietan zaituak izan ohi dira landatuak izan aurretik.

Urtekariak izan ohi dira edo klimaren eraginez urtekoak bezala hartuak.

Hauen artean Lobeliak eta tabako landarea aipatu behar dira.

Osto iraunkorreko delikatuenak, fuksiak adibidez, parterrak formatzeko ere erabiltzen dira, baina neguan negutegietara eraman ohi dira.

Udaberriko parterretan bulbuak, kukupelak eta jazintoak ere sartu behar dira.

Nemesiak (ezker muturrean) eta linariak (ezkerrean erdian) urtekarien forma dute; hemen ageri direnak urtekariak dira, udaldian erakusteko zaituak.

Tagetes izeneko motak kalendula frantses eta afrikar kalendulak ere baditu, baina oker emanak dira izen hauek Mexikotik ekarriak izan bait ziren.

Hemengo bi kalendula hauek urtekariak dira eta eguzkia behar dute.

Parrika izenekoa erakusten dugu orri hontan (behean, ezkerrean).

Petunia dugu (goian eskubian) beste ontzi lore ezagunenetakoa.

Amerika Zentralean eta Hegoaldekoan sortua delarik eta tenperatura aldaketak doi doi jasaten dituelako eskualde hotzagoetan, urteoro landatua izan behar da.

Hori bera gertatzen zaio Drago Ahoa izenez ezagutzen den honekin ere, Anti Rinhus SNABDRAGON (behean eskubian).

Hauek ere urteoro landatuak izan behar dute, nahiz eta osto iraunkorreko landarea izan.

Loreak lortzeko ere (ebakiak) erabilia izaten da, Estatu Batuetan bereziki.

Dragoiaren Aho lorea dragoi baten muturraren antza badu.

Bere bi alboetan zapaldu eta berehala uzten baditugu bere masailtxoak ireki eta itxi egiten dira.